Albisteak

Elkartasun azoka egin zuten larunbatean plazan

Oinarrizkotik oinarrizkora kanpainaren barruan, elkartasuna azoka egin zuen larunbatean Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak herriko plazan. Kanpainaren helburua, hainbat gairen inguruan hausnartu eta oinarrizko produktuen biltegiaren proiektua herriratu eta hauspotzea da. Larunbateko hitzorduan, biltegiaren proiektuaren inguruan aritu ziren bertaratu ziren herritarrekin eta mokadutxoa egiteko aukera ere izan zuten.

Aste honetan amaituko da kanpaina Azpeitian. Oinarrizko produktuen biltegiari buruzko hitzaldia eskainiko dute ostegunean, arratsaldeko 18:30ean hasita, Sanagustin kulturunean. Larunbatean, berriz, bertako plazan egingo dute Elkartasun azoka, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide