Albisteak

Erabilera bakarreko 1.000 maskara banatuko ditu Udalak aste honetan

Erabilera bakarreko 1.000 maskara banatuko ditu Udalak datozen egunetan. 60 urtetik gorako herritarren artean banatuko dira. Herriko puntu desberdinetan banatuko dituzte maskarak eta Zestoako Udaltzaingoa arduratuko da lan hau egiteaz. Maskarak pertsonalki jaso beharko dira eta pertsona bakoitzari bana emango zaio. Adineko batek maskara bila joan ezin badu, udaletxera deitu beharko du eta bere ordez nor joango den adierazi. Aurrerago, maskara berrerabilgarriak prest daudenean, beste banaketa bat egingo dela jakinarazi du Udalak.

Puntu eta ordu hauetan jaso ahal izango dira maskarak:

Asteazkena:

– Arroabean, plazan: 10:00etatik 12:00etara.

– Zestoan, Udaltzaingoan:  17:00etatik 19:00etara.

Osteguna:

– Iraetan, pilotalekuan: 10:00etatik 11:00etara.

– Arroagoian, Herri Elkartearen ondoan: 11:00etatik 12:30era.

– Zestoan, Arteaga auzunean: 17:00etatik 19:00etara.

Ostirala:

– Aizarnan, plazan: 9:30etik 11:00etara.

– Lasaon, Herri Elkartearen ondoan: 11:30etik 12:30era.

– Zestoan, Idiazpi auzuneko ekarpen gunean: 17:00etatik 19:00etara.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide