Erlojuaren piezak aletzen

Webgune honetan Santa Engraziako erlojuari buruzko hainbat berri eman dugu: ermitatik Lasaora jaistea, Erramun Legoiaren bisita, piezaz pieza desmuntatzea, ermitako bidea konpontzea, etab.

Lan horiez gain bada garrantzi handiko beste lan bat, eskuak zikindu beharrik gabe egitekoa. Zaharberritze prozesuarekin batera, besteak beste, txosten sakon bat egiteko eta argitaratzeko asmoa daukagu. Erlojuaren funtzionamendua, egingo zaizkion moldaketak, erlojuaren piezen neurriak, krokisak, etab. agertuko dira txosten horretan.

Lan horren ardura bi gazteren esku joango da: Itxaso Lopetegi zestoarra eta Asier Leon ondarroarra. Mekanika-ingeniaritzako ikasketak amaitzen ari dira eta gure artean egingo duten txostena ikasketa amaierako proiektua egiteko baliatuko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide