Erradikalak gara; bertsoak eta bakarrizketa Zestoan
— 2018-05-31«Erradikalak zarete» esaten digute, eta «nahi eta behar baino gutxiago» pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahian. «Erradikalak gara» esango dizuegu, eta «nahi baino gutxiago» pentsatuko duzue.
‘Erradikalak gara’ ikuskizunaren aurkezpen karta irakurri berri duzue, bertsoa eta bakarrizketa uztartzen duen emanaldiaren presentazioa. Ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu Zestoan, ekainaren 8an, 22.00etan hasita, Kultur Etxean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide