Albisteak
Zestoako GEDk ekainaren 10eko giza katean parte hartzeko deialdia egiten die herritarrei
— 2018-05-31Astebete eta erdi falta da Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza katea osatzeko egunerako. Ekainaren 10ean izango da, larunbata. Zestoarrek ere parte hartuko dute eta kilometro eta erdi betetzea dute helburu Arroabean. Oraingoz, 391 herritar saretu dira. Zestoako GEDk adierazi duenez, 750era heltzeko erronka dute. Beraz, herritar oro saretzera animatu dute.
Saretzeko egunak:
Osteguna 17:00-19:00 Kultur Etxe aurrean
Ostirala eta larunbata 19:00-20:30 Plazan
Igandea 12:00-14:00 eta 19:00-20:30 Plazan
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide