Erramun Legoiaren bisita

Hemendik aurrera, horretarako interesik duenak, Danbolin aldizkariaren Komunitatea ataletik jarraitu ahal izango ditu Santa Engraziako erlojuaren konpontze-lanak.

Lehenbiziko urratsa erlojua auzolanean konpontzeko proiektua aurkeztea izan zen. Gero, konpontze-lanetako lantaldea osatu eta erlojua Lasaora jaitsi genuen traktorean.

Erlojua Lasaora jaitsi ondoren, Aitor eta Xabier adituen gidaritzapean erloju

a aztertu eta pixka bat ezagutzen aritu gara. Pieza denak askatzen hasi aurretik, Erramun Etxaide Legoiarekin egon nahi genuen. Horrela, urriaren 5ean, asteazkenez, etorri zitzaigun Erramun argibideak ematera, baita bizkor asko eman ere.

Erramunek 1996. urtean geldirik zegoen Santa Engraziako erlojua berriro martxan jarri zuen. Horretarako, giltza emateko sistema elektrikoa jarri zion erlojuari, Joxe Orbegozoren laguntzarekin. Ordutik aurrera inork ez zeukan Santa Engraziara igo beharrik erlojuari giltza ematera. Dena dela, Erramunek hainbat urtetan jarraitu zuen ermitara igotzen, mantentze-lanak egin eta erlojua zaintzera. Horregatik, erlojua guztiz desmuntatu baino lehen, komeni zitzaigun Erramunen argibideak jasotzea: nola moldatu zen, zer eragozpen izan zituen, etab.

Une alaiak eta hunkigarriak izan ziren asteazkenean bizitakoak: Erramun esplikazioak ematen eta beste guztiak adi-adi entzuten. Alberto Mendia (1974-75ean ermitan egin zen berritze-lanen arduradun nagusietakoa) ere hantxe zen, bisitan etorrita.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide