Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa Futbol Taldeko gizonezkoen lehen taldeak Erregional Peferente mailan jokatuko du datorren denboraldian. Atzo jokatu zuten denboraldiko azken partida, Iraetan. Idiazabalen aurka jokatu zuten zestoarrek eta garaipena behar zuten mailaz igotzeko. Partida estu baten ostean, 2-1 irabaztea lortu zuten zestoarrek luzapenean.
Partida amaituta Igor Eizagirre “Kixkurra” jokalaria omendu zuten, hogei urteko ibilbidearen ostean taldea utziko baitu. Iraetatik bueltan, herritarrek harrera beroa egin zioten taldeari, txarangaren musikak alaituta, plazan.
Hemen atzo hartutako irudiak: