Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Erremontari Herriz Herri ekimenak erremontea Euskal Herriko hamabi herritara eramango du oraingoan. Erremonte txapelketako parte-hartzaileek eta Oriamendiren gainerako profesionalek jokatuko dituzte partidak jaialdi honetan. Txapelketa hau Zumarragan bukatuko da, abenduaren 14an.
Bihar, larunbata, Zestoako Udal Pilotalekuan jokatuko dira Erremontari Herriz Herri Txapelketako partidak. Jaialdia 12:00etan hasiko da, eta pilota zaleek bi erremonte partida ikusteko aukera izango dute.
Lehen partidan, batetik, Goikoetxea V eta Goikoetxea VI, Joseba Goikoetxea herritarra, Gurrutxaga eta Eskuderoren aurka ariko dira. Bigarren partidan, berriz, Segurola eta Juaneneak osatuko dute bikote gorria, eta Aldabek eta LarraƱaga urdina. Bi partidetan bi set hamabost tantora jokatuko dituzte, eta hirugarrena, bost tantora.