Albisteak

Erremonteko Oriamendi txapelketa irabazi du Joseba Goikoetxeak

Joseba Goikoetxea Galarretako finala irabazi ostean (Oriamendi 2010)

Loitegi urnietarrarekin batera lortu du txapela zestoarrak, Irazu eta Murgiondoren aurka 40-31 gailenduta.

Joseba Goikoetxea zestoarrak lehenengo postua eskuratu du erremonteko Oriamendi txapeletan. Loitegi urnietarra izan du Goikoetxeak bikote txapelketa honetan. Joan den maiatzaren 28an jokatu zen finala, Galarreta frontoian. Irazu eta Murgiondoren aurka jokatu zuten eta 40-31 gailendu ziren.

Aurreneko aldiz jokatu da aurten afizionatu mailako Oriamendiren Pelota Eskolako erremonte txapelketa. Guztira, bost bikotek hartu dute parte: Julen Aguerrezabala Matxin VII.a eta Aitor Aiestaran,  Ugaitz Susperregi Ibarguren eta Iñaki Arizaga Akuxi, Odei Arregi eta Aritz Eskudero, Jon Irazu eta Aritz Murgiondo eta Julen Loitegi eta Joseba Goikoetxea. Maila bikaina izan dute txapelketa guztian zehar Goikoetxeak eta Loitegik eta finalean ere maila horri eustea lortu zuten.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide