Albisteak

Erresistentzia Kutxa Naziolanaren eguna antolatu du Gazte Asanbladak

Gaztetxearen 33. urtemugaren baitan, larunbatean, Erresistentzia Kutxa Nazionala eguna izango da. Errakik abiatutako bideari elkartasuna adierazi eta etekin ekonomikoa lortzeko jaialdia izango da. Diru sarrera Errakiren Erresistentzia Kutxa Nazionalera bideratuko da. Euskal Herri mailako hainbat gaztetxe, sindikatu eta eragilek osatutako kutxa hau desalojoen aurrean egoten diren gastuei (isunak eta gastu juridikoak besteak beste) aurre egiteko erabiltzen da eta larunbatean Zestoan biltzen den dirua kutxa hori hornitzera bideratuko da.

Goizeko 10:00etan frontoiko binakako pala txapelketarekin emango zaio egunari hasiera. 13:00etan Elkartasun argazkia aterako dute plazan eta ondoren bertso bazkaria izango da Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxagarekin. Gaueko 22:00etan DJ gaua gaztetxean DJ Costmix, DJ Triki eta DJ Murxirekin.

Bazkaritarako txartelak salgai daude Portal eta Haginpe tabernetan eta sarreraren baitan DJ saiorako sarrera eta pala txapelketan parte hartzeko aukera barne dago. Pala txapelketarako izena aurrez eman behar da eta 5 euro ordaindu behar dira bikoteko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide