Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Lasaotarrak duela zenbait urte hasi ziren Espabilau Eguna ospatzen eta aurtengoan ere ez dute hutsik egingo. Larunbatean ospatuko da eta arratsalderako hainbat ekintza antolatu dituzte. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dute festa, bingo musikatuarekin. Ondoren, 17:00etan umeentzako jolasak egingo dira eta amaitutakoan, gazteentzako pilota partidak jokatuko dira frontoian. Eguna amaitzeko, 21:00ak aldera berriz elkartuko dira auzo afarirako, eta ondoren, auzoko DJ gazteek girotuko dute festa.