Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Espainiko Gobernuak herritar guztientzako konfinamendua ezarriko duela jakinarazi du gaur eguerdian. Astelehenean sartuko da neurria indarrean eta hamabost egunez iraungo du. Ezohiko dekretuak ezinbestekoak ez diren joan-etorri guztiak debekatuko ditu. Lanera, erosketak egitera, bankura, gasolina botatzera, zaintza lanak egitera edo ezinbesteko egoeraren bat badute soilik irten ahal izango da etxetik.