Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren apirilaren 22an, larunbata, Azpeitiko Rally-a izango da. Lasterketa Askuen errekatik etorriko da, Etumeta zeharkatuko du eta Aizarnako sarreran bukatuko da.
Egun horretan, 13:30etik 19:30era Etumetako bidea itxita egongo da. Lasterketa 3 aldiz pasako baita hortik.
Zestoako Udalak laguntza eskatu nahi die herritarrei. Horretaz gain, honako hau adierazi dute ohar bidez: “arren eskatzen dizugu, ikusiz gero lasterketa bitartean norbaitek kalteak edo hondakinak sortzen dituela, lehenbailehen horren berri emateko Udalari, horrek antolatzaileei eskatuko die sortutako kalteak konpontzeko”.
IRUZKINDU