Etxean dauden haurrentzako bigarren ariketa proposamena

Pasa den ostiralean proposatu genuen etxean dauden haurrak entretenitzeko lehen ariketa. Gure haur eta gaztetxoen kontzientziazio bonbilla piztu nahirik ekintza desberdinak proposatuko ditugu Danbolinetik Udala eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean osatuko dugun sentsibilizazio kanpaina baten baitan. Horietako bat erakusketa edo instalazio bat izango da. Plastikozko pote eta botila garbiak birziklatuz itsaso bat sortu nahi dugu. Zuk ere parte hartu nahi? Hiru eskulantxo ezberdin egingo ditugu.

Kontutan hartzekoak:

1.- Edozein adinetako pertsonak egiteko moduko ariketak dira, haur, gazte edo heldu. Emaitza guztiek izango dute bere lekua gure itsasoan. Etxeko helduei dagokie txikien neurrira lanak egokitzea eta behar dute laguntza eskaintzea, lan arriskutsuak (guraizeak…) ekidinez…
2.- Erakusketarako erabiliko diren pote, botila eta ontziek garbiak egon behar dute. Ezertan hasi aurretik ongi garbitu
3.- Kontua berrerabiltzea da eta plastikoaren erabileraz kontzientziazio lana egitea beraz, ez sortu zabor gehiago, daukaguna erabili.

Hona hemen bigarren ariketa:

Medusa edo marmokak
Jarraitu beharreko pausuak:
– Botila hartu eta kontu handiz lepo aldetik moztu, oraingoan ipurtaldea da interesatzen zaigun zatia.
– Botilaren ipurdia osorik utziz gainontzekoa moztu bakoitzak gustuko duen forman. – Botila buruz behera jarrita, marmoka forma hartu behar du botilak.
– Helduen laguntzaz, aukerakoa: botila ilea lehortzekoarekin berotu eta punta zorrotza duen zerbaitekin zulotxoak egin. Olagarro itxura hartzen badu ere balio du!

Adibideak:

Etxeko txikienek, erabilera bakarreko poltsekin ere egin ditzakete marmokak:




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide