Albisteak

Etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak eskatzeko 2017ko deialdia zabaldu du Zestoako Udalak

Etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak eskatzeko 2017ko deialdia zabaldu du Zestoako Udalak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak beren kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da laguntzen xedea.

Guztira, 30.000 euro bideratuko ditu udalak laguntza horietara, eta urriaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna.

Zestoako Udalaren webguneko esteka honetan duzue deialdiaren inguruko informzaio guztia.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg