Aiako Andatzako Arizterrazuko zelaietan jokatu zen pasa den igandean Euskadiko Sega Txapelketa eta Iban Pardo herritarra bigarren sailkatu zen. Eguraldi beroa izan bazen ere lau segalariek lan ona egin zuten. Hona sailkapeneko datuak:
1- Julen Gabirondo (Urnieta) 2092kg belar ebakita.
2- Iban Pardo (Zestoa) 1947k, 20kg-ko penalizazio batekin.
3- Mikel Lizartza (Tolosa) 1902kg.
4- Jon Otegi (Oiartzun) 1770kg, 20kg-ko penalizazio batekin.