Albisteak
Arroabeko Brigada Moreak balorazio positiboa egin du
— 2022-07-20Arroabeko karmenak pasata, Brigada Morearen balorazioa egin dute Arroabeko auzotar batzuk eta Udaleko Berdintasun teknikariak. Hauen esanetan, “erasoen abisurik ez dute izan” eta Brigada Morearen lehen agerraldia izanik, balorazioa positibotzat jo dute.
Autobuserako laguntza zerbitzuari dagokionez ere, inork ez duela eskatu jakinarazi dute. Hausnarketa modura, adierazi dute, “brigada” zerbait berria izatearen ondorioz, agian, jendea ez dela ausartu laguntza eskatzera, baina horrek ez duela esan nahi, erasorik egon ez denik.
Bukatzeko, Udalak eskerrak eman dizkie Brigada Morea osatu duten auzotar guztiei beraien konpromisoagatik.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide