Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Euskara foroak hirugarren saioa egingo du asteazken honetan, hilak 9, arratsaldeko 18:00etan hasita, Udaletxean. Irailetik aurrera martxan jar daitezkeen ekintzak aztertuko dituzte taldetako ordezkari eta norbanakoek asteazkeneko saioan.
Herriguneko euskararen egoerak kezkatuta sortu zuen Euskara Foroa martxoa amaieran Udalak. Esparru ezberdinetako herritarrak bildu ziren lehen bilera horretan. Talde honen helburua, hizkuntza normalizazioan eta erabileran eragitea da.