Albisteak
Euskarak 365 egun
— 2019-12-03Euskarak egunero behar gaitu, baina, gaur abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, bereziki gogoratzen gara behar horretaz. Ekarpen guztiak beharrezkoak direlako, Danbolinek ere berea egin nahi du.
Hauxe da gure proposamena: egin dezagun ekarpen txikien bilduma bat. Aste osoan zehar, guztiok egindako ekarpenak zein izan diren argitaratuko dugu ostiralean, izenik gabe noski!
Hemen duzue ideiak hartzeko zerrenda bat:
Hauetakoren bat, edo besteren bat egiten baduzue, jakinarazi!! 722 60 92 65 zenbakira WhatsAppa bidaliz edo info@danbolin.eus helbidera idatziz eta, ostiralean, Euskarari denon artean egin diogun ekarpentxoaren emaitza emango dugu. Ekarpena egiten duten guztien artean Danbolineko telazko poltsa bat zozketatuko dugu
Euskararen aldeko pausu proposamenak eta bilduma:
1.- Etxeko postontziko helbidea euskaraz jartzea
2.- Nortasun Agiriko abizenak euskaratzea (Bake Epaitegia, asteazken eta ostiraletan 09:00etatik 14:00ak arte)
3.- Euskarazko liburu bat irakurtzea (Zestoako Liburutegian aukera polita aurkituko duzu)
4.- Mugikorreko ezarpenak euskaraz jartzea (https://www.lehenhitza.eus/)
5.- Ordenagailuko ezarpenak euskaraz jartzea (https://www.lehenhitza.eus/)
6.- Portalean betidanik gaztalera hutsean egon den oharra euskaratzea
7.- Aek-n izena ematea (aek 670 420 048 zestoa@aek. eus)
8.- Mintzalagun modura neure burua eskaintzea (aek 670 420 048 zestoa@aek. eus)
9.- Beti gazteleraz hitz egiten dudanari, euskeraz ulertzen dudala esatea
10.- Euskal irrati eta telebistak lehenestea
11.- Zestoatik kanpo ere euskaraz egitea lehenengo hitza
12.- Web-arakatzaileetan euskaraz lehenetsi (https://www.lehenhitza.eus/)
13.- Ohiko erdarakadaren bat albora utzi eta euskarazko bat erabili…
14.- Tabernan, euskarazko prentsa irakurri
15.- Egun oso bat ‘ahobizi’ jokatu
16.- Egun oso bat ‘belarriprest’ jokatu
17.- Euskarazko produktuen katalogoari begirarada bat eman (etxean jaso ez baduzu, http://katalogoa.eus/)
Egin zaitez bazkide