Albisteak

Euskararen erabilera aztertzeko kale neurtzaileak behar ditu Udalak

Herriguneko euskararen egoerak kezkatuta, Euskara Foroa sortu du Udalak. Martxoa amaieran egin zuten lehen bilera eta esparru ezberdinetako herritarrak bildu ziren bertan. Euskararen erabilera sustatuko duen estrategia finkatuko du taldeak eta horretarako, euskararen erabilera aztertzeko kale neurketa egingo dute maiatzean zehar. Horretarako kale neurtzaileak behar dituztela jakinarazi du Udalak.

Kale neurketak egin nahi dituztenek ordubete inguruko formazio ikastaroa jasoko dute apirilean. Guztira, 25 orduko iraupena izango du neurketak. Unibertsitateko ikasleentzat aukera askeko kreditu bateko errekonozimendua izango du ikastaroak. Interesatuek mezu bat bidali beharko dute euskara@zestoa.eus helbidera.

Bigarren saioa

Foroak izango duen maiztasuna oraindik zehaztuta ez dagoen arren, apirilaren 28an izango da bigarren hitzordua, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxean. Talde eta norbanakoek estrategia bat lantzen hasteko ideiak plazaratuko dituzte saio horretan eta plan horren arabera adostuko dute foroak hartuko duen martxa.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide