Albisteak

Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaileak iragarri ditu Euskal Autonomia Erkidego guztian

Koronabirus kasuek gora egiten jarraitzen dute EAE-ko hiru lurraldeetan eta birusaren transmisioa sahiesteko neurri murriztaileak iragarri ditu Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Murrizketa guztiak azalduko dituen dokumentua aste honetan bertan argitaratzea espero du Jaurlaritzak eta asteburutik aurrera izango dira martxan. Prentsaurrekoan, ezarriko diren hainbat neurri aurreratu ditu Murgak.
Besteak beste, beranduenez 01:30ean itxi beharko dute tabernek eta goizeko 6:00ak baino beranduago ireki beharko dituzte. Gainera, 00:00etatik aurrera eserita kontsumitu beharko da nahitaez eta segurtasun distantziak errespetatu beharko dira.Edukiera handia (ehun pertsonatik gora) duten jatetxeen edukiera gehienez ere %8o izango da eta mahai bakoitzean ez dira onartuko hamar pertsona baino gehiagoko taldeak.
Baina murrizketak ez dira ostalaritza sektorera bakarrik mugatuko. Gazteek ezin izango dute lonja edo lokaletan bildu, beilatokietan gehienez 60 pertsonako aforoa onartuko da (espazio itxietan ezin izango da edukieraren %60 gainditu), eta hilitetara ere gehienez 60 pertsonak joan ahal izango dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide