Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.



Errigoraren saskiak eskatzeko epea jada zabalik dago eta azaroaren 13ra arte egongo da martxan. Aurtengo kanpainaren leloa “Ezinbestekoak” da, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzako eragileei (AEK, Sortzen, Ikastolak, Agerraldia) babesa emateko.
Zestoara saskiak azaroaren 27an iritsiko dira, eta bi egunetan egingo da banaketa:
· Azaroak 27, asteazkena: arratsaldez, 16:30etik 17:30era.
· Azaroak 28, osteguna: eguerdian, 12:00etatik 13:00etara.
Eskaerak egiteko bidea errigora.eus webgunea da, eta hiru aukera daude aurten ere: saski beltza (60 €), berdea (65 €) eta gorria (70 €).
Errigoraren bidez erosketaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratuko da, eta, Zestoako AEKk nabarmendu duenez, “Zure ekarpena ezinbestekoa da”.