Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Amabirjinak antolatzeko bigarren bilera egingo dute datorren asteazkenean, hilak 10, arratsaldeko 20:00etan, kultur etxean.
Joan den ekainaren 26an egin zen iraileko festak antolatzeko lehen bilera eta aurtengo jaiak irailaren 6tik 9ra izango direla erabaki zen bertan. Paellada irailaren 7an egingo da, larunbata. Zekorketak ostiralean eta igandean izango dira eta umeen bazkaria astelehenean. ‘Gurea kultura’ zezenketen alternatiba jaialdia eta profesionalen arteko pilota partidak ostiralean. Biharko bileran gainontzeko ekintzen inguruan arituko dira eta datak zehazten joango dira.