Albisteak
Festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan da
— 2018-07-24Zabaldu du Zestoako Udalak Amabirjin jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa. Abuztuak 10erarte egongo da zabalik eta lanak Zestoako Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Hemen dituzue lehiaketaren oinarriak:
-Zestoan erroldatuta egon behar da.
-Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake.
-Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak.
-Egitarauaren azalaren neurriak: 21 x 21 zm.
-Lanek, ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2018 edo Zestoa Festak 2018
-Saria: 250 euro.
-Lanen aurkezpena: lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.
-Epaimahaia: Kultura Batzordea eta hark izendaturiko beste edozein.
-Lanak aurkezteko epea: abuztuak 10a, Zestoako Udaletxeko Erregistroan.
-Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da eta horrek, sari banaketa ondoren, eman dezake argitara. Kasu honetan, egileak ez diezaioke Udalari inolako ordainik eska.
-Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.
Egin zaitez bazkide