Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

22 lagunek hartu dute parte Argiro Mendi Elkarteak pasa den asteburuan Pirineoetara antolatutako irteeran. 9 guraso eta 13 ume joan izan dira. Larunbat goizean irten ziren Zestoatik Rio Gallegora (Huesca), bertan rafting egin zuten eta ondoren Riglosera joan ziren eta bertako aterpetxean pasa zuten gaua. Hurrengo egunean Mallos eta Riglosen zeharkaldia egin zuten eta arratsaldea igerilekuan igaro zuten.