Festetako eraso matxisten aurkako protokoloa aurkeztuko du Itaiak asteazkenean
Danbolin— 2023-08-28Festetako erasoen gorakada ikusita, indarkeria matxistaren aurkako asanblada sortu zuen iaz Itaiak. Jai giroak emakumeenganako erasoak areagotu eta hauek normalizatzeko testuingurua sortzen duela azaldu zuten orduan. Aurtengo jaietan ere txosnagunea Laranjadi plazan izango da, eta Itaiak eraso matxisten aurkako protokoloa ezarriko du bertan. Protokolo honen nondik norakoen berri emateko, abuztuaren 30ean, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, aurkezpena izango da Alondero aretoan.