Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Foru plazako zati bat eraberritzen hasi dira aste honetan. Koiote aldeko ertza ari dira konpontzen, torila eta tabernaren aurrealdea (L formako zati bat). Mikel Arregi Ertxin alkateak azaldu du, momentuz, zati hori egingo dutela baina pixkanaka, plaza guztia konpontzea dela helburua. Datozen egunetan amaituko dituzte lanak.