Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Futbito txapelketa antolatu du gazte asanbladak. Datozen asteetan hasiko da txapelketa, eta berau antolatzeko batzar irekia deitu du asanbladak ekainaren 3rako. Arratsaldeko 18:30ean izango da hitzordua, gaztetxean.
Parte hartu nahi dutenek, gutxienez bost laguneko taldea osatu beharko dute, eta taldeko kide batek behintzat, ekainaren 3ko batzarrean parte hartu behar du.