Albisteak

Gabonetako kontzertuak emango dio amaiera Bandaren 115. urteurrenari

Urtero bezala, bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 24an, eta horrekin emango dio amaiera 115. urteurrenaren harira antolatutako kontzertu-sortari. Asteazkenean izango da urteurreneko azken hitzordua.

Aurten ere, Gabonetako kontzertua Zestoako parrokian izango da, eguerdiko 13:00etan. Urtzi Iriondo Oliden zuzendariaren gidaritzapean, entzuleek egitarau aberats eta askotarikoa gozatzeko aukera izango dute, klasikoak zein pieza ezagunak uztartuz.

Kontzertua Zestoako Udalaren laguntzarekin antolatu da, eta Gabonetako giroari hasiera emateko ohiko eta espero den hitzordua izango da.

Hauek dira kontzerturako prestatu dituzten abestiak:

1- En un Mercado Persa – Albert W.Ketelbey
2- Cuadros de una Exposición – Mussorgsky (Mold. J. Curnow)
3- Ator, Ator – T omás Aragües
4- Mirando al Mar – Mtro. Martin
5- Oregon – Jacob de Haan
6- Nino Bravo en concierto – (Mold. M.Calero Garcia)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide