Albisteak

Galdeketa martxan jartzeko talde eragilea sortzeko bilera deitu du Zestoako Gure Esku Dagok

Zestoako Gure Esku Dagok herri galdeketa martxan jartzeko talde eragilea sortzeko bilera deitu du. Bilera irekia irailaren 28an (asteazkena) izango da, 19:30ean Kultur Etxean. Gure Esku Dago “erabakitzeko eskubidearen alde Euskal Herrian lan egiten duen dinamika anitza eta parte-hartzailea” da.

Dinamika herritarraren oinarriak honako hauek dira:

  1. Herri bat gara.
  2. Erabakitzeko eskubidea dugu.
  3. Herritarron garaia da.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide