Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gazte Asanbladak martxorako prestatutako egitarauaren baitan, azken ekintza egingo dute bihar, ostirala. Oraingo honetan, garagardo dastaketa itsua egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Parte-hartzaileei baso opakoetan zerbitzatuko zaie garagardoa, eta haien erronka motatakoa den asmatzea izango da.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina hala nahi duenak Mollergi tabernan egin dezake.