Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Garbiñe Larreak argitaratu berri duen kosmetika liburuaren harira, oinarrizko hidratatzailea egiteko ikastaroa antolatu dute Udalak eta Argiak. Alonderon izango da doako ikastaroa, urtarrilaren 27an, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Parte hartzaile kopuru mugatua izango du ikastaroak, beraz, beharrezkoa izango da udal bulegoetan izena ematea urtarrilaren 24a baino lehen, goizeko 8:30etatik hasi eta 14:00ak bitarteko ordutegian.