Natur guneak industrializatuta martxan diren edo egin nahi dituzten proiektuak salatzeko helburuarekin manifestazio nazionala egingo da Gasteizen, Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean. Datorren larunbatean, hilak 20 izango da hitzordua, eta hara joateko autobusa antolatu dute Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! taldeek.
15:45ean irtengo da autobusa Gurutzetik. Azpeititik 16:00etan igaroko da, eta Azkoititik 16:15ean. Bihar izango da autobusean izena emateko azken eguna, 607 935 838 telefonoan.