Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Donostiako Aste Nagusia dela eta, autobus zerbitzu berezia eskainiko ditu Lurraldebusek Azkoitia eta Donostia artean hilaren 13tik 20ra bitartean. Zestoatik 00:12an aterako da Donostiara joateko azken autobusa, eta Donostiatik itzultzeko azkena, berriz, 1:05ean irtengo da.
Bestalde, Lurraldebusek jakinarazi du Askatasunaren hiribidea itxi egingo dutela egun horietan, iluntzeko 21:30etatik aurrera. Horrenbestez, geraleku aldaketak egongo dira Zestoatik 21:12ean irteten den zerbitzuan eta ondorengoetan eta Donostiatik 22:05ean irteten denean eta ondorengoetan. Hori horrela, Azkoitiatik ateratzen diren zerbitzuek Donostiako erdigunean Urbieta 26. zenbakian egingo dute geltokia, eta Donostiatik ateratzen direnek, San Martin 54. zenbakian.