Gaur arratsaldean jokatu dira Zoroperitako Pilota txapelketako aurreneko partidak
Danbolin— 2022-12-17
Bi urteko etenaren ostean, bueltan izango da aurten Zoroperitako pilota jaialdia. Aurten txapelketa formatua eman dio Abantzu Pilota Klubak lehen aldiz jaialdiari. Gaur jokatu dira finalaurrekoak, eta hilaren 26an jokatuko da finala. Aurreneko partidoan Sasiain-Garmendia bikotea gailendu zao Arteaga-Alkantara ri 22-15eko emaitzarekin. Bigarrengoan, berriz, Espinal-Alonso bikoteak irabazi du Txapei III-Erasun bikotea 7an utzita.
Zoroperi eguneko jaialdian beraz, Arteaga-Alkantara eta Txapei III-Erasun bikoteek jokatuko dituzte 3 eta 4. postuak. Ondoren, harri jasotzaileak izango dira eta jarraian, Sasian-Garmendia bikotea eta Espinal-Alonso aurreneko eta bigarren postuetarako lehiatuko dira.