Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Umeentzako goiz buelta egin zuten 21 lagunek atzo Agiro Mendi Klubak antolatuta. Goizeko 9:30ean irten ziren Gurutzetik eta bi ordu eta erdiko inguruko ibilbidea egin zuten: Zestoa-Sastarrain-Agitta-Etorra-Zestoa. guztira, 8,5 kilometro. Ibilaldiaren amaieran partaideentzako txorixoa eta salda ere izan ziren.