Albisteak

Gaur egin dute Herri Krosa prestatzeko aurreneko entrenamendua

Herri Krosa prestatzeko, Zestoako Atletismo taldeak entrenamendu irekiak egingo ditu gaur eta martxoaren 10ean herritarren parte hartzea sustatzeko. Gaur egin dute aurreneko entrenamendua. Goizeko 10:00etan atera dira gaur kiroldegiko ataritik.
Martxoaren 17an izango da aurten 44. Herri Krosa IƱaki Iruretaren omenez. Haurrentzako lasterketak goizeko 10:00etan hasiko dira, eta lasterketa nagusia 11:30ean. Korrikalari helduek bi ibilbideren artean aukera dezakete: 2,6 kilometrokoa edo 8,5 kilometrokoa. Inskripzioa zabalik dago herrikrosa.eus webgunean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide