Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Errigora proiektuak adierazi du, Euskal Herri osoko euskalzaleen ezinbesteko eskaerei esker, aurten 256.500€ bideratuko direla Ager zonaldeko euskalgintzara. Iaz baino 18.000 euro gehiago. Zestoan ere gorakada izan du Errigoraren saskien eskaerak aurten. Iazko datuekin alderatuta, %60 gehiago banatuko dira 2025ean, eta Zestoako AEK-k eskertu nahi izan du herritarren erantzun bikaina.
“Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, eta, jakina, saskiak banatzeko lana egitea”, adierazi dute antolatzaileek, euskararen eta bertako ekoizleen aldeko ekimenak jasotzen duen babesaz pozik.
Saskien banaketa orduak
Errigoraren saskiak Jubilatuen Tabernan jaso ahal izango dira:
Ostegunean, hilak 27: 16:30etik 17:30era
Ostiralean, hilak 28: 12:00etatik 13:00etara