Albisteak

Gaur hasiko dira eskola kiroleko entrenamenduak

Eskola kiroleko entrenamenduekin hasiko dira gaur arratsaldean. Azaroaren 9tik etenda egon da Eskola Kirola programa eta urtarrilaren 10ean entrenamenduekin hastea baimendu zuen Eusko Jaurlaritzaren LABI aholkularitza batzordeak. Haur eta gaztetxoek kirola eta jarduera fisikoaz gozatzeko aukera izango dute, Zestoako intzidentzia tasa gorritik azpira mantentzen den bitartean.

Entrenamenduetako talde burbuilak eskolako berberak izango dira. Saioak, eten ziren momentuko egun eta ordu berean izango dituzte. Talde bakoitza sei pertsonako azpitaldetan banatuko da, Jaurlaritzak baimentzen duen moduan. Urrian egin zituzten entrenamenduetan saskibaloian aritu ziren eta orain, eskubaloian arituko dira eta gero, futbolean. Saioetan segurtasun neurri guztiak errespetatu beharko direla azaldu du Ana Carrere Zestoako Kirol eta Jarduera Fisikoko Teknikariak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide