Albisteak

Gaur iluntzean zabalduko dute GI-631tik Gurutzeaga kalera sartzeko sarrera

Astelehenean hasi ziren Gurutzeaga eta Ipintza kaleko lanak egiten eta lan hauek amaituta, gaur iluntzean zabalduko dute bidea. Herri sarrerako sareta jarraia kendu eta hormigoizko aretak jarri dituzte. Orain, Ipintza kaleko lanekin jarraituko dute. Lan hauek hiru asteko iraupena izatea aurreikusten da.
Egin diren eta egitea aurresikusten diren lanak honakoak dira:
– GI-631 errepidearen eta Gurutzeaga kalearen lotunean zegoen sareta jarraia kendu egin da ez zegoelako egoera onean, eta Foru Aldundiaren baimenarekin, hormigoizko areta egin da bertako urak jasotzeko.

– Gurutzeaga kalean, telekomunikazio azpiegiturak pasa dira (Euskaltel eta Telefonica). Puntu honetan amaitzen ziren orain arta hornitzaile hauen azpiegiturak, eta Ipintza kaleko lanak aprobetxatuz, azpiegitura hauek kiroldegira luzatu dira.

– Kiroldegiarentzat gas hartunea egingo da Gurutzeaga kaletik, Ipintza kaletik barrena.

– Ipintza kaleko aparkalekuen diseinua aldatu egingo da. Lehen Uztapide aldera bakarrik aparkatzeko aukera zegoen “bateria” formatuan. Orain Gi-631 errepidearekiko era paraleloan bi alderdietara aparkatzea egongo da lerrokatuta (ezker-eskubi) eta erdiko galtzadak bi norabideetara autoak gurutzatzeko zabalera izango du. Aparkalekuen diseinu aldaketa hau egin ahal izateko, zenbait puntutan hormigoizko zintarri berriak jarriko dira eta gune oso berriz asfaltatu egingo da. Amaieran, aparkalekuak eta marra horizontalak margotuko dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide