Gaur ospatuko dute Santa Zezilia Ertxiñakoek
Danbolin— 2023-11-21Ertxiña Musika eskolakoek gaur ospatuko dute Santa Zezilia. Arratsaldeko 17:30ean aterako dira eskolan banatu zaizkien koloretako kamisetekin eta kalean zehar kalejira egingo dute musika jo eta abestuz.
Eguraldiak laguntzen ez badu, zuzenean udaletxe azpian elkartuko dira eta han egingo dute saioa.