Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren igandean, abenduak 3, euskararen eguna dela eta ostiral honetan, abenduak 1, Gaztaina erre eguna ospatuko dute arroabearrek.
Ezkaizto auzo elkarteak arratsaldeko egitaraua antolatu du. 17:00etan hasita Barbantxo saioa izango da haurrentzat elkargunean. Beti bezala aldez aurretik izen eman beharko da 688684029 telefonora deituta. 18:30ean gaztaina erre jana egingo da frontoian eta ondoren kantu poteoa eginez girotuko dute auzoa.