Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak azarorako hainbat ekintza iragarri zituen. Hilaren 3an, Rodeo eta Inoiz ez talde zestoarrak eta Disnomia musika taldeen kontzertuak izan ziren. Jendetza bildu zen Zentrora. Gaur, “Ekialde Hurbila, inperialismoa, erresistentziak eta posizio politikoak” hitzaldia izango da Gaztetxean.
Bihar, larunbatean, izango dute hurrengo hitzordua. “Mendietan zentral eolikorik ez!” lemapean egun osoko egitaraua antolatu dute Sañu Bizirik eta Agiro mendi klubarekin batera. Goizeko 9: 00etan aterata, mendi irteera egingo dute Endoia, Otzarreta gaina, Belioso, Ekain gailurra eta Sastarrainen zehar. 13:00etan, elkarretaratzea egingo da “Mendietan zentral eolikorik ez!” lemapean eta 14:00etan, bazkaria izango da Gaztetxean.
Azkenik, azaroko azken bi ostiraletarako ere izango da zertan gozatua; azaroaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Bakarrizketak izango dira eta 24an Labankada, Jipoituak eta Hoben taldeen kontzertuak.