Albisteak

Gazte Asanbladak iragarri du 34. Urtemugako egitaraua

Gazte Asanbladak 34 urte beteko ditu aurten eta lanean ari diren gazteek jada osatu duten aurtengo urtemugako egitaraua. Danborradan atera nahi dutenei ere dei egin diete apirilaren 10ean, arratsaldeko 7etan gaztetxe berrian egingo den batzar zabalera. Entsegu egunak ere zehaztuta dituzte jada, apirilak 17 eta 20an arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Hemen egitaraua:

Apirilak 4, asteartea. 19:30ean batzarra: bertsio gaua antolatzeko.

Apirilak 7, ostirala. 18:30ean mahai ingurua: gaztetxeko hainbat belaunaldirekin. Ondoren, argazki erakusketa eta luntxa.

Apirilak 11, asteartea. 10:00etan auzolana santakuntzak prestatzeko.

Apirilak 12, asteazkena, umeen eguna. 16:30ean Altxorraren Bila. Ondoren, txokolatada arkupetan.

Apirilak 13, osteguna. 10:00 auzolana: Santakuntzak prestatzeko.

Apirilak 22, larunbata. 10:00etan auzolana: Santakuntzak prestatzeko.

Apirilak 30, igandeaurtemugako eguna eta bertsio gaua. Laister informazio gehiago.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide