Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gazte Asanblada 34. urteurrena antolatzen hasi da. Iragarri dutenaren arabera, ekintza asko izango dira aurtengoan ere, baina momentuz apirilaren 30ean, igandean, izango den Bertsio Gauaren data baino ez dute aurreratu. Herritar guztiak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera, antolatzaileen esanetan, “ez dago musikari ona izan beharrik”. Antolaketa lanekin hasteko, apirilaren 4rako jarri dute hitzordua. Gaztetxe berrian egingo dute batzar zabala, arratsaldeko 19:30ean.
Aurtengo bertsio gaua iragartzeko spot-a ere egin du Gazte Asanbladak. Ikusi hemen: