Albisteak

Gazte asanbladako kideek indarkeria poliziala jasan dutela salatu dute

Gazte asanbladako kideek atzo arratsaldean indarkeria poliziala jasan zutela salatu dute. Azaldu dutenez, 20:00ak inguruan Ertzaintza joan zen zentro ingurura, eta sei lagun identifikatu zituzten. “Asanbladako kide bati bortizki heldu eta objektu pertsonalak kendu dizkiote. Ertzaintzak oso jarrera bortitza izan dute, eta beldurtzeko estrategia desberdinak erabili dituzte”.

Horrez gain, zentro barruan dauden kideak mehatxatu zituztela azaldu dute, “irteteko eskatu diete, irten ezean, asanbladako kide bat eramango zutela mehatxatu eginez”. Barruan dauden kideek ezezkoa eman ondoren ertzainak joan egin zirela adierazi dute.  Asanbladako kideek “gogor” salatu dute gertatutakoa, eta auziari “behin betiko soluzioa” eman arte borrokan jarraituko dutela berretsi dute.

Hemen asanbladako kideek sare sozialetan zabaldutako bideoa:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide