Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpena, ostiralean, Gaztetxean

Irailaren 3an eman zen argitara, Altsasun (Nafarroa), Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleek Gazte Topagune Sozialista antolatu dugula. Topagunea Altsasun izango da, urriaren 8tik urriaren 12ra.

Bertan, gaur egungo errealitatea ulertzeko gako politikoez haunsartuko da, antolakuntza komunista indartuko dituen eztabaidak sustatuko dira, azken urte eta erdian ez bezala, elkarrekin harremantzeko eta sozializatzeko aukera egongo da, aisialdirako eskaintza zabala izango da…

Topagune Sozialistaren inguruko informazio gehiago nahi baduzue, agertu ostiral honetan, irailak 17, 18:30ean, Zestoako Gaztetxean egingo den aurkezpenera, izena emateko aukera ere egongo da. Aurkezpenaren ondoren, luntxa izango da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide