Albisteak
Herriguneko kultur azpiegituren inguruko hausnarketa egiteko bilera deitu du Udalak
— 2021-09-15Zestoako herriguneko kultur azpiegituren inguruko hausnarketa zabala egiteko bilera deitu du Udalak datorren asterako. Gaiari “eusteko momentua” dela adierazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak eta hori dela eta, elkarteetako kideak eta gaiaren inguruko iritzia eman nahiko lukeen herritar oro gonbidatu ditu saiora.
Irailaren 22an, asteazkena, izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan hasita, Alonderoko kultur aretoan. Lehen saio horretan, gaiari buruzko aurkezpen orokorra egingo da eta ondoren, eztabaidarako tartea izango da. Bigarren bileran gaia sakontzen hasi eta zenbait ondorio ateratzen hastea da helburua.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide