Gaztelekuko azaroko eskaintza
Danbolin— 2021-11-03Bihar, osteguna hasiko dira hil honetako ekintzak Gaztelekuan. Hemen duzue egitaraua:
- Azaroak 4 eta 11: pizza tailerra (3.zikloa). Aurrez izena ematea komeni da Gaztelekuan.
- Azaroak 12 eta 13: sukaldaritza tailerra, patata-tortila (DBH).
- Azaroak 16: plastilina tailerra (1.zikloa). Aurrez izena eman behar da Gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).
- Azaroak 18: yoga tailerra haur eta gurasoentzat Arroabean. 17:15-18:15 (HH) eta 18:18:30-19:30 (LH). Aurrez izena eman behar da Gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).
- Azaroak 23: plastilina tailerra (2.zikloa). Aurrez izena eman behar da Gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).
- Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko MURALA (3.zikloa)
Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin:
- Azaroak 5 eta 19: Aizarnan eta Zestoako herrigunean.
- Azaroak 12 eta 26: Arroabean.
- Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da Gaztelekuko WhatsApp zenbakian (688 684 029).