Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Elizondo eraikinaren desalojo data gerturatzen ari dela eta egitarau zabala antolatu dute Gaztetxeko kideek. Adin guztietako pertsonentzako ekintzak prestatu dituzte eta gaztetxearen alde egiteko ekintzetara batzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Hemen egitarau osoa:
Uztailak 11:
17:30ean hasita: Zumba, txokolatada eta umeentzako jolasak, Laranjadin.
Uztailak 17:
19:00etan hasita: Futbito txapelketaren finala, kiroldegian. Ondoren, parrillada eta sari banaketa, Gaztetxean.
Uztailak 18:
18:30ean hasita: Ekidaren Plaza hau gurea da antzezlana, plazan. Ondoren, Rodeo eta Ezpalak musika taldeen kontzertu akustikoa. Gauean afaritarako aukera izango da Gaztetxean.
Uztailak 19:
08:00etarako dago ezarrita desalojoa